Ikuspegi orokorra
1. Diru-bilketa
Zerga-araubide berezia duten Foru Aldundiek egiten dute. Besteak beste, honakoak gailentzen dira: errentaren gaineko zuzeneko zergak (PFEZa) eta Sozietateen gainekoa, zeharkako zergak (adibidez, BEZa), eta tabakoaren edo hidrokarburuen gaineko zerga bereziak.
2. Nola banatzen da?
Diru-bilketa Euskal Autonomia Erkidegoan eskumenak dituzten administrazio publiko guztien artean banatzen da. Estatuko Administraziora bideratzen den zatiari Kupoa deritzo; Eusko Jaurlaritzari dagokionari, berriz, Ekarpenak, eta gainerakoa Foru Aldundien eta haien tokiko erakundeen artean banatzen da.
3. Zertan erabiltzen da?
Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundien ekarpenen bidez eta zor publikoaren eta antzeko finantzaketa-iturrien bitartez lortzen duen zenbatekoa bere eskumeneko gizarte-zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen du.
Urtea aukeratu
Datu iturriak
- Aurrekontuen datuak · Open Data Euskadi
- Biztanleriaren datuak · Euskal Estatistika Erakundea (Eustat)
- Inflazioaren datuak · Euskal Estatistika Erakundea (Eustat)
- Aurrekontuzko kitapeneko datuak · Ogasuna eta Ekonomia Saila. Eusko Jaurlaritza.
- Foru aldundien diru-sarrerak · Ogasuna eta Ekonomia Saila. Eusko Jaurlaritza.
Oharra
- Azaldutako diru-sarrerak eta gastuak Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrari buruzkoak dira: ez dira barnean sartzen erakunde autonomoak ez eta erakunde, sozietate edo fundazio publikoak.
- Cifras expresadas en € constantes, base 2016=100. El ajuste de la inflación se realiza a 31 de diciembre de 2017.
- Aurrekontu-gauzatzearen datuak "onartutako betebeharrei" buruzkoak eta "onartutako eskubideei" (diru-sarrerei) buruzuzkoak dira, ez kaxa-fluxuari buruzkoak. Programa mailan daude erabilgarri.